LIBURUTEGIA

BAZEN BEHIN… gela ilun, triste eta zaharkitu bat. Gela hartan nire bizitzako unerik tristeenak igaro nituen. Bakarrik sentitzen nintzen, lagunik gabe eta egunak urteak bezain luzeak egiten zitzaizkidan.
Baina 2008ko Apirileko egun argi batetan ahots alai batzuk entzuten hasi nintzen eta gela itsusi hori kolore biziz jantzi zen.

Hurrengo hilabetetan nire bizitza zeharo aldatu egin zen. Ahots goxodun neska horiek apalategi sendo batetan ipini ninduten eta bertatik ni bezalako liburu ederrak ikusten nituen, lagun interesgarri asko ezagutu nituen! Matematiketan, artean, feminismoan, historian, naturan…. adituak. Baita nobela harrigarri edo hunkigarriak ere. Nere lagunak ere apal eroso eta koloretsuetan bizi ziren. Benetazko liburutegi batean bizi ginen!
Orain, ikastoki lirain hau erabiliko duten eta gure jakinduriaz buztiko diren gazteen zai gaude… Baina istorio polit guztietan sorgin gaizto bat dago eta honek bere laguntzaile maltzurrak ditu: Loli sorgina eta bere artaldea.

Nahiz eta hauek gaztetxea desagertarazten saiatu liburuok badakigu gure gazteen ametsen gainetik ez direla pasako, gaztetxea biziki defendatuko dutela. Beraz, istorioaren bukaera ezagutzen ez dugun arren, badakigu bukaera polita izango duela… Eta liburu guztiak behin betiko zoriontsu bizi izan ginen gure liburutegi berrian…
ETA HALA BAZAN ALA EZ BAZAN SAR DADADILA BASAURIKO GAZTETXEKO EDOZEIN TXOKOTAN