SERIGRAFIA

Serigrafia tailerra martxan jartzeko ideia AHTren aurkako zapi batzuk egiteko beharrarekin sortu zen.Dendan egitea oso garestia zenez, Laudioko Orbeko Etxean egitea pentsatu genuen, han jadanik martxan baitzuten tailerra. Nahiko erreza zela ikusita eta gaztetxean `pulpoa´ bagenuenez, guk geure tailerra martxan jartzea pentsatu genuen.
Jadanik bi hilabete daramatzagu tailerrarekin eta, saiakera askoren ondoren, nahiko ondo gabiltza kamiseten ekoizpenarekin.
• Tailerrean parte hartu nahi baduzu edo diseinuren bat badaukazu eta zure kolektibo,musika talde,koadrilarentzat… arropa atera nahi baduzu….
ZATOZ ETA PARTE HARTU!!!